Taupaka elkartea: zer da?
Taupaka Elkartea sortzaileek kudeatutako elkartea da, diziplina anitzetakoak barnelbitzen dituena: antzerkia, ikus-entzunezkoa, musika, literatura… Gure helburu nagusiak kultura askea eta gure proiektuak zabaltzea dira.
Beste elkarteetatik ezberdintzen gaituena:
- Lizentzia askeak erabiltzen ditugu: Creative Commons eta Copyleft. SGAE eta SACEMetik kanpo gaude.
- Kultur kudeaketa gardena defendatzen dugu; elkarte bat gara, ez enpresa pribatua.
- Gure filosofiaren ardatz nagusian sortzaileak eta sormen lanak jartzen ditugu.