Endika LaHainek eta Hawaiiano Kid-ek gaur obra berri bat aurkezten dute elkarrekin, David Nanclaresen kolaborazioarekin.

121Krew-ko taldekideak, taldea desegin eta gero, ez dira geldirik egon eta abesti ezberdinak sortu dituzte. Gaur “Sputnik Outro” bideoklipa aurkezten du bikoteak, elkarrekin sortu duten proiektuari ateak irekitzeko eta azaroaren 17an argia ikusiko duen “XamanaK” disko berriak ekarriko duena azalarazteko.

Rapa ildoa izan arren, inoiz ez diote uko egin bide berriak uztartzeari, eta hori oso presente dago XamanaK diskan. Gorputzaren azala zuritu eta berria jantzi, sentimenduen isuri hau modu ezberdinetan bideratu nahiean…
Ezberdina, experimentala… Sputnik zaharra orbitan dirau.
David Nanclares Peñapardako panderoa jotzen eta Itziar Rodríguezek (Nasty Frames) plano bakarrarekin magia egiten.
SPUTNIK OUTRO… Kikarartean espazio kreaktiboan zuzenean grabatuta…