Azaroaren 17an argitaratuko du sortzaile talde honek bere lan berria “XamanaK” izena jaso duena. Gaur, aurrerapen moduan lan berri honetan aurkituko dugun “Alkatraz” abestiaren bideoklipa aurkezten dute sortzaileek.

121Krew taldearekin ibilbide luzea egin ostean, taldearen desagerpena ez du sortzaileen bideak eten eta oraingoan, Hawaiiano Kid (musikagilea) eta Endika Lahaine (hitzak) elkartu dira azaroaren 17an argia ikusiko duen proiektu berri batean.

Bi artista hauek indarrak batu eta elkarrekin urte luze hauetan hainbat ideia elkar grabatu badituzte ere, orain arte “Eskapismo” eta “Kaos” abestiak argitaratu dituzte, Itziar Rodriguezek (Nasty Frames) ekoiztutako bideoklip formatuekin.

Denbora pasata, indarrak berriztuak eta urteetako eskarmentuarekin, hurrengo astean, “XamanaK” izeneko lana argitaratuko du bikoteak, 11 abestiz osatutako lan oso pertsonala. Lan berri honetan, sortzaileen musikaren nortasuna tinko mantendu badute ere, sakontasuna eta sentimenduen sustraiak bilatu nahi izan dituzte bide berriak proposatuz eta esperimentatuz.

Gaur, bikoteak lan berri horretan aurkituko dugun “Alkatraz” abestiaren bideoklipa aurkezten du aurrerapen gisa. Ikus-entzunezko pieza honetan, Eider Zenarruzabeitia musikariaren kolaborazioa topatu dezakegu eta bideoklipa Luz de Lumbrek ekoiztu du.

Orain dela urte luzea grabatutako irudi hauek Budapest,San Frantzisko eta Errekatzon izan dira eta egun faltan botatzen ditugun gauza horietako asko agertzen dira: topaketak, harremanak, besarkadak… kontaktua azken finean. Bizi dugun egoera kontutan izanda, dimentsio berria hartzen duen abestia da “Alkatraz”…