Josu Bergara musikariak urte bete baino gehiago eman du kontzerturik eskaini gabe. Beharrezko atsedena hartu ondoren, abeslari bizkaitarra udaberrian agertokietara itzuliko da.  Lehen hitzordua Bilbon izango du apirilaren 4ean, Akorde Txikiak bandarekin batera, udalak antolatutako “Poltsiko musika” zikloan parte hartuz.

Kanta Txikien Indarra lelopean, Ea herriko musikariak hamabost urteko ibilbidea izan du. Bost disko argitaratu ditu eta Euskal Herriko zein kanpoko ehundaka toki ezberdinetan aritu izan da. Josuren abestiak freskoak eta argiak dira, bizipoza transmititzen dute. Ibilbide luzeko musikari honek melodiak eta erritmo ezberdinak lantzen ditu, beti ere modu hunkigarrian abesti sinple bezain ederrak konposatzen. Akorde txikiak” bandarekin elkarlanean zuzeneko ezberdina eta originala plazaratzea lortu du: melodikoa, dinamikoa eta erakargarria. Nerea Alberdi (bibolina), Mikel Nuñez (pianoa), Txema Arana (bateria), Dani Gonzalez (kontraaxua), Irati Bilbao (ahotsa) eta Lüi Young (gitarra).
Herria / Auzoa: Bilbo, Abando
Lekua: Bertendona institutuko areto nagusia
Ordua: 19:30