Lan honetan gizakiaren izaera miatzen dute sortzaileek, proiektu pertsonala bilakatuz eta Endikaren hitzek Hawaiiano Kid-ren pasarte musikalekin bat eginez.

Klikatu irudian diskoa deskargatzeko!

Klikatu irudian diskoa deskargatzeko!

Ibilbide luze eta oparoa osatu zuen 121 Krew taldeak, baina bidaia horren etenak ez du suposatu beraien taldekideen deskonexioa musika mundutik. Oraingoan, Hawaiiano Kid (musikaegilea) eta Endika Lahaine (hitzak) elkartu dira proiektu berri batean.

Bi artista hauek aspalditik beraien indarrak batzea gustoko dute, eta elkarrekin hainbat ideia grabatu dituzten arren, orain arte “Kaos” eta “Eskapismo” abestiak bakarrik argitaratu dituzte, biak bideoklip formatuan, Nasty Frames (Itziar Rodríguez)ek ekoiztutak.

Orain, indarrak berriztuak eta urteek ematen duten eskarmentuarekin, abesti berriak plazaratzeko asmoz bueltatu dira, beti, beraien musikaren nortasuna tinko mantenduz, hitzak eta musika pisutsuak elkartuz, sakontasuna eta sentimenduen sustraiak bilatu nahian, baina aldi berean bide berriak proposatuz eta esperimentatuz.

121 krew-ko partaide diren Endika Lahaine eta Hawaiiano Kid-ek, “XamanaK” izenburupean, lan berria kaleratzen dute. 11 abestiz osatutako proiektu hau lan oso pertsonala bilakatu da, non Endika Lahainek idatzitako hitzek gizakiaren izaera miatzen duten, eta Hawaiiano Kid-ek gehienbat eraikitako pasarte musikalekin bat egiten duten, modu honetan, sormenaren ohikunea suposatzen duen “XamanaK” disko honetarako atmosfera aproposa sortuz.

Hitzen eta musikaren aldetik, rap kontzeptutik abiatzen den lan honek, ez dio uko egiten bide berrien bilaketari: spoken word-etik down tempo-ra, soul eta jazz kutsua duten haize instrumentuetatik Peñapardako perkusiora. Xamanen ohikune hau lurraren soinua eta lokatzarekin kontaktua bilatzen duten belarriak asetzera bideratuta dago.

Akelarrea, 2020ko uztailean Barakaldoko Hala Dzipo musika eskolan gauzatu zen, Gorka Gómezek grabazio lanetan aritu zelarik. Estudiora beraien magia konpartitzera, Birthmark Bart and Rainy Movie Mondays, Etchecoy & Likkle George, Eider Zenarruzabeitia, Charles Cooper ‘Chop’, Dj Law eta 121 Krew eta Norte Apache taldeen kide guztiak gerturatu ziren.

Lana borobiltzeko Hawaiiano Kid-ek nahasketaz eta masterizazioaz arduratu da eta MARTZ artista plastikoak diskoaren kontzeptua artwork-era eraman du.

“XamanaK” deskarga digital librean eta 200 aletara mugatutako binilo edizio berezian eskuragarri egongo da. Guzti hau Taupaka elkartearen laguntzarekin eta Sua Industry-ren kolaborazioarekin.