Project Description

121 krew-ko partaide diren Endika Lahaine eta Hawaiiano Kid-ek, “XamanaK” izenburupean, lan berria kaleratzen dute.

11 abestiz osatutako proiektu hau lan oso pertsonala bilakatu da, non Endika Lahainek idatzitako hitzek gizakiaren izaera miatzen duten, eta Hawaiiano Kid-ek gehienbat eraikitako pasarte musikalekin bat egiten duten, modu honetan, sormenaren ohikunea suposatzen duen “XamanaK” disko honetarako atmosfera aproposak sortuz.

Hitzen eta musikaren aldetik, rap kontzeptutik abiatzen den lan honek, ez dio uko egiten bide berrien bilaketari: spoken word-etik down tempo-ra, soul eta jazz kutsua duten haize instrumentuetatik Peñapardako perkusiora. Xamanen ohikune hau lurraren soinua eta lokatzarekin kontaktua bilatzen duten belarriak asetzera bideratuta dago.

Akelarrea, 2020ko uztailean Barakaldoko Hala Dzipo musika eskolan gauzatu zen, Gorka Gómez-ek grabazio lanetan aritu zelarik. Estudiora beraien magia konpartitzera, Birthmark Bart and Rainy Movie Mondays, Etchecoy & Likkle George, Eider Zenarruzabeitia, Charles Cooper ‘Chop’, Dj Law eta 121 Krew eta Norte Apache taldeen kide guztiak gerturatu ziren.

Lana borobiltzeko Hawaiiano Kid-ek nahasketaz eta masterizazioaz arduratu da eta MARTZ artista plastikoak diskoaren kontzeptua artwork-era eramateaz.

deskargatu