BAKARRIZKETAK

2002. urtean hasi nintzen umorezko bakarrizketak egiten STAND UP, CLUB DE LA COMEDIA formatu berdineko umorezko bakarrizketak eginaz, baina euskarazko eta euskal nortasunarekin. Urte guzti hauetan emanaldi ugari egin ditut, euskal herriko hamaika txokotan: gaztetxe, taberna, kultur gune eta herrietako antzokietan. Eta hainbat jaialdi esanguratsuetan parte hartu dut ere: Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdian, Azpeitiko Antzerki topaketak, Pasaiako Antzerki jaialdia, Iruñako Umore zikloan, Gasteizeko udako programaketan, etab. Guztira 350 emanaldi baino gehiago.
Azken ikuskizunak:

– 2015 eta 2016 urteetan zehar MIL A ZIEN BAIETZ PARREZ LEHERTU bakarrizketa
– 2016 eta 2018 artean berriz BARREZ BLAI bakarrizketa
– 2018an ere, bakarrizketa berriaren prestaketa lanen baitan, saio bakan batzuk

Eta 2019ko otsailean, Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdian ESTREINALDIA
40 URTE ETA ALDAPAN BEHERA NIEK!

ANTZERKIA

2010. urtetik aurrera ALDATZEN LAGUNTZEN Antzerki Taldearen sortzailea. Gaur egun arte hiru antzezlan sortu eta idatzi ditut, 100 emanalditik gora egin ditugularik hiru antzezlanekin euskal herri osoan zehar, helduentzako antzerkia eginez.

Antzezlanak:
– OTEITZA =/= GIZARTEA (18 emanaldi)
– ISPILUA (50 emanaldi)
– AMETS ZIRKOA SALGAI! (43 emanaldi)

Azken bi antzezlanekin, Saioa Royo lagunarekin batera, euskal herriko hainbat oholtza zapaldu ditugu, jaialdi ezberdinetan ere parte hartu dugularik: Aulestiko Topaketak, Donostiako Poltsiko Antzerki jaialdia, … Eta azken antzezlanarekin, 2015 urtean, Victoria Eugenia Club antzokian, 6 gauez jarraian egon ginelarik.

Bideoa

Hurrengo emanaldiak

Ikuskizunak

Sare sozialak