“Mil A Zien, Baietz Parrez Lehertu!” ikuskizuna sortu du Txikik, bakarrizketa eta inprobisazioak egiten dituen saioa, eta euskaldunon egunerokotasunean oso gertukoak egiten zaizkigun gai asko jorratzen dituena: Euskal Herria bera, euskal biztanleria, Txikiren buruzkoak, ikastoletako garaiak eta gertakizuak, txikitatik nerabetasunera gertatutakoak, unibertsitate garaikoak.

Inprobisazioak ere badituen ikuskizun honetan ikusleak dira partaide nagusiak.