Webgune honen bitartez, herriko jaiak, ekitaldiak, kontzertuak edo beste ekimen batzuk antolatzeko asmoarekin musika talde, bakarlari, pailazo, anzerki-talde edota bestelako sortzaile batzuen bila aritzen ziren antolatzaileak, orain zuzen-zuzenean hauekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Gida digital honetan izena ematea doakoa eta irekia izango da, baina gutxieneko baldintza batzuk bete behar izango dira: euskaraz sortzea eta lanak (diskoak, liburuak,…) lizentzia librepean argitaratzea (creative commons, copyleft edo beste batzuk).

Jakin badakigu, Euskal Herrian sormen eta energia kultural berezia dugula. Baina benetan eraldatzaileak izateko eta batez ere kultur-egoerari norabidea aldatzeko, sortzaileok indarrak batu behar ditugu. Beraz, zu ere sortzailea bazara eta gida honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena www.sortzaileaskeak.eus webgunean!