portada-opio-errebeldeaRaycok hainbeste maite duen futbola hizpide, 40 istorio biltzen ditu liburuak. Politika, futbola eta gizarte aldaketa nahasten dira lan honetan; kontakizun bitxiak, taldeen mirariak, zalego harrigarriak, borrokak, konpromezuak, errebeldeak… Iraultza eta futbola elkarrekin.

“Liburuak 40 istorio labur bilduko ditu: jokalari, talde, gizarte mugimendu, zalego… horietatik 10, argentinan bizitako esperientzietan oinarritzen dira. Horretarako, Beñat Zarrabeitia (prologo ikaragarria) eta Dacil Sánchezen (maketazio zoragarria) ezinbesteko kolaborazioa izan dut” idatzi zuen Argia hedabidean daukan blogean.

Liburuaren aurkezpen ofiziala larunbat honetan izango da, azaroak 26 arratsaldeko 19:00etan, Bilbon ireki berri den BIBA kultura gunean. Bertan liburuan parte hartu duten kideak egongo dira ere, eta aukera izango dugu Opio Errebeldea eskuratzeko. Durangoko Azokan Taupaka Elkarteak jarriko duen standean ere aurkitu ahalko duzue liburua.