Betiko estiloari eutsiz, gaur egungo erritmoetan eta tradizioan oinarritutako lana da, abestiek daukaten esentzia berekoa, eraberritzea eta betiko ohiturak uztartuz ateratako emaitza.

Euskara abiapuntutzat

Nizuri Tazuneriren helburu nagusienetako bat, beraien musikaren bidez euskararen hedapenean eta, batez ere, honen sustapenean eragitea da. Beraien lanek euskara daukate abiapuntu modura, eta estilo, tematika eta flow ezberdinen bitartez, euskara hauspotzen eta lau haizeetara zabaltzen dihardute sorreratik.