2018.urtean, Loraldia jaialdiaren barruan, Taupaka Elkartea Bilbronx egitasmoaren produkzio lanetan ibili da. 2016an, Euskal Herriko  II.BeatBox txapelketa antolatu zuen elkarteak eta 2017.urtean, Euskal Herrian inoiz burutu ez zen scratch txapelketa. 2018.urte honetan, martxoaren 24ean antolatu zen aurtengo “Bilbronx” egitasmoa, “KULTURA IN DA HOUSE” lemapean burutzen dena. Aurten, III.BeatBox txapelketa antolatu egin du elkarteak BilboRock-ean ospatuz. Bertan, txapelketa ez ezik, “Dena Bilbao”ko dantzariak izan ziren jaialdian, dantza erakusketa eta tailerra ematen. Gainera, kontzertu ezberdinak antolatu ziren: Gatom, Kirrinka Krew eta Stepi Selektah. Stepi Selektahrekin batera, hainbat sortzaile igo ziren oholtzara Stepiren baseekin rapeatzera: Fani, Endika Lahaine, Rayco, Xatiro,… Bideo honetan, ikusgai daukazue egunean egindako ekintza guztien laburpena.