Project Description

Musika talde gutxi batzuen artean sortu genuen elkartea asko handitu da hilabete hauetan. 20 proiektu baino gehiago dira gaur egun Taupakaren katalogoaren parte, elkartearen parte. Gehienak musika munduko sortzaileak diren arren, badira antzerki, literatura, argazkigintza edota margogintzatik gurera hurbildu direnak ere.

Kontzertuak, esposaketak, emanaldiak, errezitaldiak, ekintza didaktikoak, tailerrak, hitzaldiak, jaialdiak… euskal kultura, euskal sorkuntza aske zabal dadin munduan zehar, sarean zehar, plazetan, gaztetxeetan, kultur etxeetan, taberna eta kaleetan. Eskuragarri. Duin. Denontzat. Kulturak ez duelako jaberik. Herria bera da kultur ondarearen jabe.

“Nire poesia oso merkea da, herriaren ahotik hartu nuen debalde, eta debalde ematen diot herriaren belarriari”.

Gabriel Aresti

Abesti-zerrenda:

01 Taupadaz taupada – Taupaka
02 Ongi etorriak – Sembrando Kaos
03 Askapen eguna – Askapen Dub
04 Zeta – Hutsa
05 Boltxebike – Casus Belli
06 Deabruarekin hizketan – Solte
07 Berandu – Josu Bergara
08 Iraganaren etorkizuna – 121Krew
09 Iluntasuna argitzen – Nik Khaos
10 Tximeletak – Siroka
11 Bueltan gatoz gu – Kasu!
12 Hotza – Patrol Destroyers feat. Askapen Dub
13 Desnudo – MalaNoche
14 Egiaren apologia ft. La Haine – Norte Apache
15 Azken berba esatear dago – Sobieht
16 Sin Escrupulos – Mashai
17 Punk Rock neska – Tommy Gun
18 Ideien Iraultza – Zein Da Zein?
19 Sustraiak – Frantzeska

deskargatu
Itunes
erosi