Maitasunaren bilduma euskarazko raparen historiaren diska garrantzitsuenetako bat bihurtuko da zalantza izpirik gabe. Jarrera, originaltasun, hizkera esplizitu eta iparrameriketako 90eko eta 2000. urteetako raparen une oroko erreferentziei esker berehalako klasikoa izango da.

Gorabehera emozionalen istorioa da bilduma. Arrano Pertxak bizitzako kontu garrantzitsuez eta kontraesanez gogoeta egingo du. Bide horretan maitasuna modu organikoan azaleratuko da, eta familiari, ingurukoei, musikari eta jakintzari dien maitasunean islatuko da edozein belarrik jasan ezingo duen kode oso raperoan.

Oraingoan Lengu Ilunak ezereztik sortutako kalitate eta aniztasun paregabeko 12 instrumentalek lagunduko dituzte letrok. Erritmo oso raperoek eta askotariko sampleek batzuetan funk kutsua emango diote diskari, besteetan jazz edo rap ilunenarena.

Grabazioa, nahasketa eta masterra Lengu Ilunaren lana dira.

Abesti zerrenda.

1. L.A.M.D. / Lengu eta Arrano making dollars
2. LET´S GO
3. WAITING FOR
4. G.O.A.T. / Garai orotako amaphucker-ik trebeena
5. SORGUNEA feat XATIRO
6. SOUL FOOD
7. ORAIN ALA INOIZ EZ
8. REAL AMAPHUCKKIN G´s
9. KOSTAKO LINES feat GATOM
10. EUSKALOPEA feat RAPERU
11. HILDA GAUDENOK
12. JO TA BERTAN HIL feat XSAKARA

deskargatu