Norzzone-ri buruz hitz egitea, euskara ta raparen arteko amodio istorio batetaz hitz egitea da.

Jada umetxoa ez den donostiar euskal rapero honek, “Bizirik” maketa plazaratu zuen 2012. urtean Zumarragako Kelainoa estudioaren eskutik, Gipuzkoan bertan raparen barruan euskararekiko zegoen hutsune lazgarria bete nahian. “Bizirik”en sei abesti aurkituko ditugu, saiakera ausartak, garbiak, lehiakorrak eta zentzuz josiriko bertso laberintoz beteak.

“Bizirik”en ostean, Nasty Bilboko familiarekin bat, bere lehenengo diskoa kaleratuko du epe laburrean.

Diskografia