• Raggamuffin Kamarada – Erremixak lanerako, 6 erremixez eta 2 dub bertsioaz osatuta dagoena, Carlos Thunder, Thunder Clap sound system euskaldunaren ekoizle eta hautatzailea; Rlantz, Ziztada & Rlantz taldearen ekoizlea eta Aiaraldeko Soinu Sistemaren partaidea, Chalart58 ekoizle katalana, Radio Bemba edo Kinky Beat bezalako taldeen parte izan dena; Antxon Sagardui, Crudo Bilbaoren zigiluaren sortzailea; Kalen, Bartzelonan bizi den euskal ekoizlea eta Tejeren, taldearen gitarrista eta Cherry Boppers taldearen partaidea, laguntza jaso du taldeak.
  • “Zahar eta berri” kontzeptuen artean zubi bat eraikiz, trantsizio horrek gainditzeko, ez dute bilatzen artearen birjaiotza, artista izaki berri batean bilakatzea baizik, artearen bidez. Errenaisantzarekin konektatuz, disko berriaren estetika, El Greco-ren egintza piktorikoan sustatzen da, “El caballero con la mano en el pecho” margoaren “desereikuntz” bat medio.
  • Josuren abestiak freskoak eta argiak dira, bizipoza transmititzen dute. Ibilbide luzeko musikari honek melodiak eta erritmo ezberdinak lantzen ditu, beti ere modu hunkigarrian abesti sinple bezain ederrak konposatzen. Ahotsaren disdira eta xarma, gitarra jotzeko modu hunkigarria zein kantuen indarra dira nagusi eszenatokian. “Akorde txikiak” bandarekin elkarlanean zuzeneko ezberdina eta originala plazaratzea lortu du: melodikoa, dinamikoa eta erakargarria. Songwriter edo kantautore estiloaren oinarritik abiatuz, pop, folk, swing, bluegrass eta beste hainbat erritmo jorratzen dituzte.
  • Futbola herrira, kaleetara eta bere jendeari itzultzeko saiakera bat da, bere protagonisten istorioen bitartez, Oier Sanjurjo, Unai Bustinza, Ainhoa Tirapu, Manu García, Mikel Alonso, Irene Paredes, Anaitz Arbilla, Leire Landa…baita gure herrian geratzeko etorritako jokalarienak ere, Bojan Krkic edota Rubén García. Beraiek kontatuko digute nola den kapitaina izatea, arbitro lanak, etxetik kanpo bizitzea, giza proiektuetan parte hartzea, bitxikeriak, konpromezuak, politika…eta askoz ere gauza gehiago. Lanaren helburu nagusiak, gizatasuna eta enpatia aldarrikatzeak dira, merkatilizatu eta polarizatutako kirol honetan, non pertsona guztiak adituak garela dirudigu. “Pertsona guzti hauek, eraldatze indar bat izan nahi badugu, garen moduan aurkeztu beharko ginake, garen moduan, maskararik gabe”. Eneko Bóveda
  • 11 abestiz osatutako proiektu hau lan oso pertsonala bilakatu da, non Endika Lahainek idatzitako hitzek gizakiaren izaera miatzen duten, eta Hawaiiano Kid-ek gehienbat eraikitako pasarte musikalekin bat egiten duten, modu honetan, sormenaren ohikunea suposatzen duen “XamanaK” disko honetarako atmosfera aproposak sortuz.
  • VMME SAHAR, Maisha MC Euskal Herritik, Martera egin nahi duen bidaia da. Kaliforniako geltokitik botatzen digu Maisha-k 10 kanta hauek.

Go to Top