• VMME SAHAR, Maisha MC Euskal Herritik, Martera egin nahi duen bidaia da. Kaliforniako geltokitik botatzen digu Maisha-k 10 kanta hauek.
  • 11 abestiz osatutako proiektu hau lan oso pertsonala bilakatu da, non Endika Lahainek idatzitako hitzek gizakiaren izaera miatzen duten, eta Hawaiiano Kid-ek gehienbat eraikitako pasarte musikalekin bat egiten duten, modu honetan, sormenaren ohikunea suposatzen duen “XamanaK” disko honetarako atmosfera aproposak sortuz.
  • “Zahar eta berri” kontzeptuen artean zubi bat eraikiz, trantsizio horrek gainditzeko, ez dute bilatzen artearen birjaiotza, artista izaki berri batean bilakatzea baizik, artearen bidez. Errenaisantzarekin konektatuz, disko berriaren estetika, El Greco-ren egintza piktorikoan sustatzen da, “El caballero con la mano en el pecho” margoaren “desereikuntz” bat medio.
  • Raggamuffin Kamarada – Erremixak lanerako, 6 erremixez eta 2 dub bertsioaz osatuta dagoena, Carlos Thunder, Thunder Clap sound system euskaldunaren ekoizle eta hautatzailea; Rlantz, Ziztada & Rlantz taldearen ekoizlea eta Aiaraldeko Soinu Sistemaren partaidea, Chalart58 ekoizle katalana, Radio Bemba edo Kinky Beat bezalako taldeen parte izan dena; Antxon Sagardui, Crudo Bilbaoren zigiluaren sortzailea; Kalen, Bartzelonan bizi den euskal ekoizlea eta Tejeren, taldearen gitarrista eta Cherry Boppers taldearen partaidea, laguntza jaso du taldeak.
  • Gelditu Da Denbora Kasernak 2021ean aurkezten duen bere lehen erreferentzia da. Azken urteetan kanta berriak sortzen ibili ondoren, 2020 urte amaieran diska grabatu eta orain bizkaitar hauen proiektu eta lan berria aurkezteko unea heldu da. Ohiko rock formazioarekin batera (bateria, gitarra ta baxua), saxoaren melodiak, DJ skratxak, sintetizadoreak eta ahots rapeatu zein melodikoak nahasten dira Gelditu Da Denbora lanean. Rock eta hip hopa oinarri hartuta, estilo desberdinak agertzen dira kantuetan, reggae, funk edo elektronikaren pintzelada batzuk, esaterako. Testuetan gai desberdinak jorratzen dira taldekideen kezka eta sentipenak adieraziz; batzutan gai politiko eta sozialen gaineko salaketa eta aldarrikapenak eginez, eta bestetan, bizipoza ematen dieten esperientziak goraipatuz. Nagusiki euskaraz eta gazteleraz abestu arren, testuetan alemana eta inglesezko lerroak ere topatuko dituzue, kolore eta ñabardura asko dituen lan baten aurrean gauden seinale.
  • Out of stock
    Euskeraren betiereko taupada, arbasoen oiartzuna ta abangoardiaren soinuak bat egitea da, proiektu honen helburu nagusia, ta seguru gaude, inork hotz utziko duen lan baten aurrean gaudela. Hamaika proposamen, hamaika kontzeptu, honen artean estilo, tematika ta flow anitz aurkituko ditugu, euskera ta abanguardiazko erritmoen eskutik (trap&roll), mende honen bizitza nola ulertzen duten zabalduz, ta bere burua kreatiboki aktibautak kokatuz gizarte nahasi honetan.

Go to Top