Taulapetik

SOLTE: Azken kontzertuaren zuzenekoa deskargatzeko!

Duela aste batzuk eman zuten ezagutzera taldekideek hamaika urte kontzertuz kontzertu ibili ostean taldea desegingo zutela, Euskal Herrian zein hemendik kanpo aritu eta gero. Hasiera batean grabazio lanak alde batera utzi eta zuzeneko emanaldiak soilik eskaintzen zituzten, baina publikoaren interesa medio, grabazioaren munduan barneratu eta hainbat izan dira argitaratu dituzten lanak, hiru disko hain zuzen [...]

2017-07-24T15:50:38+02:002017/07/26|

TAULAGAINETIK #4: ZANGO

Zango DantzaPlaza Taldea Bizkaian sortutako musika talde gaztea da, euskal musika, dantza folklorikoak eta kanta uztartuz plazak dantzan jartzeko asmoz sortua. Musikari dagokionez, Euskal Herriko kanta tradizionalak, Zangok sortutako musika eta letra berriekin nahasten dituzte. Dantzan aritu nahi ez duenak musika kontzertu zoragarria entzuteko aukera paregabea dauka. Dantza gehienak gidatuak diren arren, dantzariek euren kabuz [...]

2017-07-14T16:32:24+02:002017/07/10|

TAULAPETIK #3: “OPIO ERREBELDEA” liburuaren aurkezpena

Hiru diska, demo, zuzeneko eta maketen ostean, liburu batekin ausartu da Rayco Sanchez. OPIO ERREBELDEA “Futbola, iraultza, eta gizarte aldaketa”. Liburua 40 istorio labur biltzen ditu: jokalari, talde, gizarte mugimendu, zalego… horietatik 10, sortzaileak Argentinan bizitako esperientzietan oinarritzen dira. Liburuari sendotasuna emateko, Beñat Zarrabeitia (prologo ikaragarria) eta Dacil Sánchezen (maketazio zoragarria) ezinbesteko kolaborazioa izan du. [...]

2017-06-13T13:24:14+02:002017/06/11|
Go to Top