Gatomek, Bermeoko sortzaile gaztea, 2010.urtean sarbidea izan zuen musika munduan, bere lehenengo maketa aurkeztuz. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskeraz eta gaztelaniaz.

Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

“Esnea hil gazta tiro pun” eta “Kostako Vibes” diskoak argitaratu izan ditu 2015 eta 2016 urteetan. 2018.urte hasieran, “Kostako Vibes – Binomio” lana argitaratu zuen, estilo aldaketa eginez eta rap eta reggae doinuetan murgilduz.  Lan hau, abeslariak 2016. urte bukaeran aurkeztu zuen “Kostako Vibes” lanaren bigarren atala edo “b” aldea izan da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia eginez. 2018ko bukaeran “Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuen sortzaileak. Urte bat geroago, 2019ko urrian, “Euskalskillz” lana argitaratu zuen, euskaki + skills (habilezi) hitzekin osatutako hitz jokoa erabili zuen diskaren izena jartzeko eta jamaikar soinuekin jolaztuz, dancehall eta reggae erritmoak nabarmenduz.

Konfinamendu garaian sortzailea ez da geldirik egon eta hainbat kanta eta bideoklip aurkeztu egin zituen, guzti horiek “” lanean barnebilduz.

Gaurkoan, bermeoko Drewbba G Mcarekin elkarlanean egindako lana aurkezten digu sortzaileak, “Kostako Five” izena hartu duena, 5 abestiz osatutako lana eta Garitasen ekoizpena izan duena. Lan berri honetan, Ameriketako rap-soul soinuetan oinarritutako instrumentalak ageri dira, Garitasen jazz hop kutsuarekin.

Lan honetan ere, pertsona ezberdinen kolaborazioa izan dute sortzaileek, hala nola, Auzoko eta Witxita.

Diseinua, G.AN.E -k sortu du.