Klikatu irudian diskoaren fitxa ikusteko eta deskargatzeko!

2010.urtetik Bermeoko gazte honek hip hop munduan barruratu zen, bere lehen lana 2011.urtean ateraz eta hortik aurrera maketa eta lan desberdinekin gozarazi gaitu; Geldiezin dagoen artista, une oro sortzen eta beste sortzaileekin elkarlanean. Gaur Gatom abeslari eta ekoizleak bere lan berria aurkezten digu, “A”, 7 abestiz konposatutako lana.

Gatom artistak hip hop munduan hasi zuen bere ibilbidea 2010.urtean, 20 urte zituelarik. Bere lehenengo lana hurrengo urtean aurkeztu zuen, 2011an eta hortik aurrera hiru maketa publikatu zituen 2015.urtean.

Akaba ekoizle eta DJarekin elkartu eta elkarlanean hastean, bermeoko gazte honek 5 lan desberdin publikatu zituen, bakoitzak bere ezaugarri eta tematika bereziekin, beti erritmo, oinarri eta hitz iraultzaileekin harri eta zur utziz entzunleak: Kostako Vibes, Binomio, Bueltan Gatoz, EuskalSkillz y Bass Country.

2022 honetan, bere lan berria aurkezten du sortzaileak, “A” izena jaso duena eta artista Mauritanian zegoen bitartean bertan grabatua eta nahastua izan dena.

Sortzaileak azaltzen du “A” izena jarri duela ulertuta letra abiapuntu bezela; bide berrien sorrera eta bide zaharren birsorkuntza bezala.

7 abestiz osatutako lan berri honetan, sortzaileak harrapatu egiten gaitu berriro ere rap, reggae, afrobeat, dancehall eta drill bezalako estilo desberdinak uztartuz, genero musikal desberdinetatik bidaiatzera gonbidatuz. Eta espero den moduan, “A” lanak erritmo eta soinu afrikarren eta dancehall jamaikarraren influentzia dauka, Gatom hainbeste ezaugarritzen duena, den dena tematika sozial ezberdinak lantzen dituzten letrekin nahasiz.

Lan hau ekoiztu, grabatu eta nahastu egin da Mauritanian, artistak 2021eko bukaeran bertara egindako bidai batean, eta masterra Bermeon kokatutako Kostako Vibes estudioetan masterizatu egin da.