Bilboko bikote sortzaileak “Euskalabria” abestia argitaratu du gaur, honetan, “Leun” abestian egin zuten bezala (Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra diskoan, Taupaka elkartea, 2018), Salvatore Machedaren sample batekin lan egin du bikoteak.

Bilbotarra den Urko Gonzalezek, 2002. urtean 17 urte zituelarik, FDLN (Fenómenos de la naturaleza) taldeko sortzailetako bat izan zen. 11 urte pasa ostean eta hiru lan kaleratu eta gero taldea desegin zen. Urko Gonzalez bakarlari moduan jarraitu zuen bere bidea eta 2015.urtean, Aresan ekoizlearekin batera, ¨Canciones al este de la brujula¨ diska aurkeztu zuen, Asiar folklorearen soinuak sampleatzen eta bidai baten historia kontatzen.

David Rodriguez aka ELADOSKURO, Hiphop ekoizle bilbotarra, 2004. urtean hasi zen musikaren munduan, LA BANDAH DEL PATIO taldean ekoizle nagusi bezala. Gainera, bere taldekidea den SUPRAHren bakarkako lana ekoiztu du guztiz. Bilboko hainbat talde eta bakarlariekin lan egin du eta Bilbo hiriko hamaika rap disketan parte hartu du (Myke Epel, Shintoma, +KeSoul,…).

2016an Urko Gonzalez eta David Rodriguez elkartu eta KID MIDI & BANG!VEGA proiektua aurkeztu zuten. Kassetean ataratako lana, rap dibertigarria eta zuzenean gozatzeko lana bihurtu zena. Lanaren aurkezpena bukatzean, bikoteak ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiektua sortu du, euren lehen lana euskaraz. Honekin, laurogeita hamarreko hamarkadan Estatu Batuetan egiten zen soinua eta tematikei omenaldi xume bat egin nahi izan diote.

Gaur bikoteak aurkezten duen “Euskalabria” abestian, Salvatore Macheda musikariaren sample batekin lan egin du. Kalabriako folk musikak sarritan ‘Ndrangheta”-ren (Kalabriako mafia) bizimodua eta historioak jorratzen ditu, eta primeran nahastu egin du Lengu Ilunak euskal musikaren zigiluarekin.

Benetako G-Folk soinua!

Abestiaren ekoizpena Lengu Ilunak berak egin du eta abestiaren letraz Arrano Pertxa arduratu da. Grabazioa, nahasketa eta masterra Lengu Ilunak egin du Boluetan kokatutako 108 estudioan.