NAHIA IGLESIAS PAMPARACUATRO – MARRABILA ILUSTRAZIOAK

(Bilbo, 1988)

Arkitektura Teknikoan graduatu zen Euska Herriko Unibertsitatean; eta alor horretako hainbat master eta ikastaro burutu zituen Euskal Herrian zein Bartzelonan.

2016ko udazkenean bidaiari ekin zion. Amerikar kontinentetik bidaian, marraren bila, Marrabila. Bideko pertsona, txoko eta momentuen ilustrazioez betetzen joan zen motxila; kolorez eta bizipozez beterik. Ordutik ilustratzaile gisa hainbat lan burutu ditu, bidaiatzearekin eta bestelako lan batzuekin uztartuz.

Bizitzako grinak, zalantzak, kontraesanak eta aldarrikapenak ageri dira bere lanetan. Begirada feministak zeharkatzen du batez ere emakumeen gorputzetan gauzatzen den obra.

Bere ilustrazioak kolore biziz beterik egon ohi dira eta teknikari dagokionean akuarela nagusitzen da. Teknika koloretsu honek alde batetik ilustratzaileak bilatzen duen bizitasuna eta berehalakotasuna eskaintzen dio; eta beste batetik kontrola galdu eta inprobisatzera behartzen du. Bere obran arkatz akuarelagarriak, grafitoa, tinta txinatarra, akrilikoak, errotulkiak eta collage digitala ere aurki ditzakegu akuarelarekin konbinatuta.

Aldizkarietako azalak, artikuluetarako ilustrazioak, garagardo etiketak, disketarako ilustrazioak eta abar egin izan ditu eta 2021.urtean bere lehen album ilustratua kaleratu zuen Nerea Martijarekin batera, Ttipi-Ttapa (Taupaka 2021).

Hurrengo aurkezpenak/erakustaldiak

Lanak

Sare sozialak