Abestian, elkarlanari eta zubiak eraikitzeari egiten dio erreferentzia, norbanako bakoitzak bere ingurumenarekin konektatzeko beharrizana aldarrikatuz.

Gatom Bermeoko rap abeslaria dugu eta 2010. urtean gerturatu zen musika mundura. Urte honen amaieran bere lehen maketa aurkeztu zuen eta geroztik hainbat lan ezberdin egin izan ditu bai euskeraz eta gaztelaniaz, guztira 5 disko fisiko argitaratuz.

Musikaren aldetik, Gatom sortzaileak musika estilo ezberdinak jorratu ditu bere ibilbidean zehar eta bere azken lanetan ikusi izan dugun moduan, reggae eta rap-a nahastu ditu, estilo propio bat sortuz eta musika estilo desberdinekin esperimentatuz.

Covid-19ak sortutako osasun egoeran, Bermeoko sortzaileak ez da geldirik geratu eta hainbat abesti eta bideoklip argitaratu izan ditu konfinamendu garaian, sortzaile ezberdinekin kolaboratuz eta lan eginez.

“Geure Rollora”, gaur Gatomek aurkezten duen abestia dugu, Garitas Donostiko ekoizlearekin elkarlanean sortutako abestia. Abesti honetan, Gatomek, bere eta Garitasen arteko elkarlanari egin dio erreferentzia, egunero elkarlana lantzearen eta zubiak eraikitzearen ideia zabalduz abestian zehar eta baita ere, ekitearen garrantzia nabarmentzen du sortzaileak, erosotasun edota nagikeriaren aurka eta bakoitzak bere inguruarekin konektatzeko beharrizana bultzatuz.

Musikari dagokionez, “Geure Rollora” abestian, rap jazz edo rap soul generoan murgiltzen da, arnasa askodun erritmo lasaiak nabarmenduz. Abestia, Kostako Vibes estudioan grabatu, nahastu eta masterizatu egin da eta bideoaz TiroPun ekoizpenak egin du.