Ziztada&Rlantz taldeak bere lan berria aurkeztu aurretik beste aurrerapen kanta opartitu digu bideoklip baten laguntzaz: “Marionetak”.

Diskoa otsailaren 27an kaleratuko duten arren, hilaren 4ean “Ikasi eta lan” kanta aurkeztu zuen bikoteak eta gaur, lan berri horretan aurkitu dezakegun beste kanta bat aurkezten du sortzaile taldeak: “Marionetak”.

“Marionetak” abestiarekin taldeak ez ditu bere mezu iraultzaileak albo batean usten, taldearen nortasuna bilakatu baitira abesti errebelde eta mezu iraultzaileekin sortzea. Abesti honetan, jendartearen erosotasun eta konformismoa dute izpide, dena bakarrik konponduko delaren ideia deuseztatuz, aktibaziorako dei eginez eta sistemak jendartea txotxongilotzat ez hartzeko.