Gatom, Bermeoko rap abeslari gazteak “Prebekario” abestia argitaratu berri du gaur Raperu, Galdakaoko rap abeslariarekin batera, 2019ko urriaren bukaeran argitaratutako “Euskalskillz” (Taupaka, 2019) lanaren barruan aurkitu daitekeena.

Abesti honetan, gazterian eta oro har jendarte osoan ematen diren lan baldintzen inguruko kritika zorrotza egiten dute sortzaileek, aldaketaren beharra azaleratuz.

Musika eta bideoa: Tiropun Ekoizpenak
Abestia: Gatom eta Raperu