Urte hasieran esan zuen moduan, taldeak bere 4.singlea argitaratu du gaur. Lan eredu berri honetan, taldeak disko fisikoa atera beharrean, abesti solteak aurkeztu ditu urtean zehar bideoklip baten laguntzaz.

Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak 2019.urtean argitaratutako hirugarren bideoklipa aurkezten du gaur.  “Ezinaren atzetik”,  “G-Folk euskalabria” eta “Urdaiboys” (ft. Gatom) abestiak aurkeztu eta gero, “Zenbat” abestia aurkezten du gaur taldeak, ohiko den lehia abestiaren letran islatuz errima gogor eta gordinekin.

Urko Gonzalezek (FDLN talde ohiaren MCak) eta David Rodriguez a.k.a. ELADOSKUROk (LA BANDHA DEL PATIO taldeko ekoizleak) 2016an elkarrekin Kid MIDI & Bang!Vega lana argitaratu eta gero, ARRANO PERTXA ETA LENGU ILUNA proiektua sortu zuten eta 2018.urtean bere lehen lan fisikoa argitaratu zuten “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra” (Taupaka Elkartea, 2018).

2019.urte honetan, taldearen lana disko oso bat argitaratzea ez izan arren, urte honetan zehar hiru abesti eta bideoklip oparitu dizkigu taldeak, denak Taupaka Elkartearen youtube kanalean ikusi daitezkeenak.

“Zenbat” abesti berri honi dagokionez, Arrano eta Lenguk Dr.Bravo ekoizlearen beat batekin lan egin dute. Grabazioaz, nahasketaz eta masterraz Lengu Iluna arduratu da. Bideoa Luigi Crocanti grabatu du Lengu Ilunaren laguntzarekin eta edizioa bera taldekideek osatu dute. Tematikari dagokionez, taldeak bere esentzia galdu barik, gaur egun jendartean dauden gaiak jorratzen ditu eta gaurkoan, errima gogor eta gordinak erabili ditu taldeak jendearen artean dagoen lehia plazaratzeko.