Taupaka Elkarteak, #Ezagutzen atal berria aurkeztu berri du gaur. Gaurkoan, Taupaka Elkartean sartu berri den Laize rap sortzaileari egindako elkarrizketa aurkezten du elkarteak.

Euskal rapan aritzen den Barakaldoko neska gaztea da Laize. Hamalau urte zituelarik hasi zen bere lehenengo letrak idazten eta kontzertuak eskeintzen Euskal Herriko txoko ezberdinetan.

Laizerentzat, rapa, giza eskubideak defendatzeko eta injustiziak salatzeko tresna da eta hasiberria izanda ere, rapan ezarrita dagoen irudi androzentrista eta harroputzarekin bukatu eta hau feminista, iraultzaile eta euskalduna bihurtzea du helburu.

Ezagutzen atal berri honetan, Laizek bere ibilbidea azaltzeaz gain, etorkizunari begira dituen proiektuak azaltzen ditu.

#KulturaAskea