Josu Bergara musikariak “Etxe honetan” gabon kantaren bideoa aurkeztu du. Eako herritarren laguntzaz abestu eta osatu dute abestia.

Abeslari bizkaitarraren konposizio berri honen jatorria bazkalostean kantatzeko ohituran dago. Bergararen esanetan, bere etxean betidanik izan dute bazkalostean edo afalostean kantatzeko ohitura hori eta omenaldi gisa abesti hau idatzi zuen. Gabon kanta “Asunak” (Taupaka elkartea, 2018) bere azken diskoan argitaratu izan da eta grabaketa gauzatzeko “Akorde txikiak” bandaren laguntza izateaz gain, Gaizka Peñafiel trikitilaria, Eduardo Aretxabaleta txistularia eta Naroa Gaintza abeslariaren parte-hartzea izan du. Gainera, abestian Eako kantu-poteoko taldeko kideak ere abestu dute.

Abestiaren letra idazteko, Bergarak antzina Euskal Herriko etxe askotan aurkitzen zen esaera inspirazio-iturri izan du: “Etxe honetan sartzen dena, etxekotzat hartzen da“. Musikariaren hitzetan “gaur egun elkartasuna, laguntza eta maitasuna aldarrikatzea ez dago modan, baina benetan behar-beharrezkoa dugu”.

Bideokliparen egileak Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar izan dira.

 
Asunak diskoa aurkezteko azken kontzertuak
Josu Bergarak bi kontzertu berezi eskainiko ditu hurrengo egunetan: abenduaren 27an Bilboko BIRA kulturgunean eta urtarrilaren 10ean Barakaldoko Antzokian.