Suaia eta Markes Iraizoz sortzaileak hiru abestiz osatutako proiektu txiki eta txukun bat gauzatzeko elkartu egin dira: “Arnasa” (Taupaka Elkartea, 2017). Lan honetan, Suaia eta Markes Iraizoz sortzaileen mezu ozenak entzun daitezke, doinu lasaiak eta hitz garbiak aukeratuz.

“Arnasa” hitza aukeratu egin dute proiektu berri honi izena emateko, arnasa hartzeko doinuak eta letrak barnebilduz eta haien abestiak arnasaren bidez hausnarketa egiteko. Hiru abestiz osatutako lan berri honetan idei ezberdinak zabaldu nahi izan dituzte sortzaileek. “Zergatik” eta “Deia” abestiekin, mundu gizakiago baten aldeko ideiak zabaldu nahi izan dituzte, elkar maitasuna eta elkar laguntza sustatzeko mezuak zabalduz eta kapitalismoa, lehiakortasuna eta indibidualtasuna alde batera usteko. “Geurean tinko”, aldiz, gure bizitzan zehar aurkitzen ditugun oztopoen aurrean tinko ibiltzeko eta gureaz harro egoteko deia zabaltzen dute. Lan honetan, Kalen, Leña Selektah eta Askapen Sound-en ekoizpenetaz baliatu dira.

Bikoteak ez du lan hau formatu fisikoan argitaratuko. Entzuleek Taupakaren youtube kanalean eta webgunean daukate entzungai eta deskargagai.

Suaia eta Markes iraizoz: arabar sustraidun rap eta reggaea.

Break dantzak lehenik eta rapak geroxeago, Aranbizkarra auzoko bi lagun hauen bideak batu zituzten. Kodigo Norterekin, ezagutaraztera eman zituen talde gasteiztarrak, hainbat dira argitaratu dituzten diskak. Oparoak izan dira ere euren bakarko ibilibideak:

Markes Iraizozek (Gasteiz, 1982) hiru lan argitaratu ditu: Un paseo por mi mente, Independencia eta Musicamina, hip hop eszenako ezinbesteko klasiko bilakatu dutena. Egun, bere laugarren estudioko lana prestatzen ari da, 2018an oholtzara eramango
duena.

Gorka Suaia (Gasteiz, 1982) proiektu desberdinetan parte hartu eta hainbat diska
kaleratu ditu 2012an bakarko bideari ekin zionetik: Askapen Sound Sistemaren Mundua Salgai, Suaia eta Lahaineren Herrima EPa Endika Lahaine barakaldarrarekin, eta Piztu! Mixtape Kimo Soundz DJarekin, Esne Beltzaren Gora! Tourrean parte hartzeaz gain. 2018an, Ama Rebel reggae bandarekin diska berria argitaratuko du.