Bermeoko rap abeslariak, musika eta doinu ezberdinekin 4 abestiz osatutako lan berria aurkezten du, estilo ezberdinez osatua eta formato fisikoan aterako ez duena.

Diskoaren fitxa eta deskarga linka ikusteko klikatu irudian

Gatomek 2010.urtean sarbidea izan zuen musika munduan, urte horren bukaeran bere lehenengo maketa aurkeztuz. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskeraz eta gaztelaniaz.

“Esnea hil gazta tiro pun” eta “Kostako Vibes” diskoak argitaratu izan ditu 2015 eta 2016 urteetan. 2018.urte hasieran, “Kostako Vibes – Binomio” lana argitaratu zuen, estilo aldaketa eginez eta rap eta reggae doinuetan murgilduz, 11 abestiz osatutako lana aurkeztuz. Lan hau, Bermeoko rap abeslariak 2016. urte bukaeran aurkeztu zuen “Kostako Vibes” lanaren bigarren atala edo “b” aldea izan da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia egiten diona.

2018ko urriaren 30ean, 8 hilabete geroago, maxi berri bat aurkezten du, “Bueltan gatoz” izenburua hartuko duena eta 4 abestiz osatuta dagoena. Honetan ere rap eta reggae doinuak uztartu ditu eta ez du formatu fisikoan argitaratuko.

Lehenengo abestia, “Bueltan gatoz”, diskoaren izenburua hartu duena, Akaba Djak ekoiztu du eta soul edo blues kutxua duen estiloan mugitzen da.

“Argidxe non dau” eta “Eztau bakerik” abestiak, aldiz, reggae doinuetan mugitzen dira baina guztiz ezberdinak dira haien artean. Bata reggae klasikoagoa dugu doinu alaiekin, bestea dancehall estiloan mugitzen den bitartean.

Azkenik “Sku!ek batun” abestian soinu modernoagoak erabili ditu Gatomek iluntasuna erakutsi naihean.