Arrano Pertxa eta Lengu Iluna taldeak 2018ko urte hasieran argitaratu zuen “Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra” lana eta ordutik ona ez da geldirik egon, diskoan agertzen diren abesti guztien bideoklipak argitaratzen joan baita.

Gaurkoan “Galdutakoaren zama” abestiaren bideoklipa aurkezten digu taldeak, eta taldeak esaten duenez, “Maite zuen emakumea ostikoa eman eta gero Arrano fedea galdu du amodioan….”.

Bideoa: Etchecoy Anaiak