Josu Bergara: “Katiuska gorriak”

Josu Bergara: “Katiuska gorriak” 2017-12-02T00:03:28+00:00

Project Description

Josu Bergararen lan berrian Bibolinak, biola eta biolontxeloaren laguntzaz zein bateria, pianoa, baxua eta perkusioekin soinu landua eskainiz, erritmo eta musika mota oso ezberdinak aurkitzen dira: reggaetik pop-era, folk, latin-jazz eta habanera doinuetatik pasatuz. Beti ere, kantautorearen kutsua galdu barik.

Hamaika kantu berriz osatutako lanean melodien garrantzia eta letren kutsu poetikoa ederki islatzen dira. Glen Hansard, Ruper Ordorika, Herman Dune, Ray Lamontagne eta Damien Rice moduko songwriter-ak gogoraraziz, Josu Bergara apurka-apurka bide propioa eraikiz hazi da, artista bezala heldutasun maila izugarria lortuz.

Kolaborazioean zerrenda luzea:

– 2. bibolina: Natalia Wang
– Biola: Ariadna Villate
– 1. biolontxeloa: Pedro Martinez
– 2. biolontxeloa: Claudia Díaz
– Tronpeta “Nasdrovia” kantan: Luis Soler
– Trikitixa “Aitxitxen bufandie” abestian: Idurre Erauskin
– Koroak: Iratxe Mugire, Mikele Landa, Ane Martinez
– “Apnea” kantuan ahotsa eta fagota: Miren Narbaiza eta Ander Mujika (Napoka Iria)
– Ahotsa “Una Paraula” kantuan: Pau Alabajos

Abesti-zerrenda:

01 Bikini beltza
02 Berandu
03 Aitxitxen bufandie
04 Dotore
05 Apnea
06 Una paraula
07 Nasdrovia
08 Urduri
09 Astiro
10 Inoiz
11 Pitxuen kanta

deskargatu
Spotify
Itunes
erosi

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies