Ruben Rivero

Ruben Rivero 2017-12-03T18:30:25+00:00

Ruben Rivero da “Insurrecto” liburuaren idazlea, Frantzian espetxeraturik dagoen euskal preso politikoa, Itziar Moreno, azalaren sortzailea bezala. Biak Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren parte dira. Oraindik ere, ehundaka dira giltzaperatutako euskal borrokalariak, milaka kilometroetara sakabanatuak daudenak, beraien familia eta gertukoengandik urrun. Espetxe politika honek 16 hildako eta milaka istripu eragin ditu euskal preso politikoen familia eta gertukoen artean, eta baita ere espetxe barrutik bizirik atera ez diren preso politikoen heriotza.

Liburu honek espetxean egotearen ohizko trabekin topatu bada ere, elkarlana eta maitasunaren bidez gaindituak izan dira, beste etorkizun bat eraikitzeko ezinbestekoak diren bi osagai.

Eskerrik asko modu baten edo bestean lagundu duzuen guztiei, badakizue zeintzuk zareten.

Liburua

Sare sozialak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies