Elefante Txuria

Zein da Zein? en bigarren disko hau 2016ko apiriletik aurrera Bilboko Koba Estudioan, Xanperen eskutik grabatutako 8 kantutako diskoa duzue hau. Metal, rap, rock, punk, hardcore…ZeinDaZein? taldearen estilo kalifikaezina oinarritzat hartuz, ederki nahastu dituzte beraien gustu musikalak beraien koktelera pertsonalean.

Besteak beste diskoa zabaltzeko Dave Brubeck pianojolearen “Take five” kantuaren baxu moldaketa bat egin dute, Juan Claudio Cifuentes “Cifu”ren omenez (taldekideen laguna eta ZDZ zalea da Laura, “Cifu”ren alaba). Gainera lagun zaharrez inguratu dira kolaborazioei dagokionez. Siroka taldeko Maria Rivero, Anger taldeko Arkaitz, Izare taldeko Izaskun edota La Basu bezalako musikariek parte hartu dute diskoan.

Hitz garratzak, bizi ditugun “momentu goxo” faltsuen salatari; erritmo sendoak, riff astunak eta baxu lerro imitaezinak , skratch eta sample biziez lagunduta.

Ez badituzue zuzenean ikusi, zuzeneko indartsua dute, buruak astintzeko eta barnean daukagun ostia txarra horri irteera emateko.

Abesti-zerrenda:

01 Take Bost
02 Elefante Txuria
03 Zein da Zein? Feat. La Basu
04 Isiltahutsunea Feat. Maria Rivero
05 Herria. Harresia Feat. Fu Izare
06 Ikusiko dugu elkar Feat. Arkaitz Anger
07 Istoriaren eraikitzea
08 Zoriontasuna sudurretik

Diskoa eskuratu:

deskargatu

iTunes (laster)

Spotify (laster)

erosi (laster)




Zabaldu!

Zabaldu edukia sare sozialetan: Facebook | Twitter





Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR