HERRIZ IRRI DANTZA PLAZA

HERRIZ IRRI DANTZA PLAZA 2018-11-23T13:05:03+00:00

Herriz Irri Dantza Plaza Barakaldon sortutako musika taldea da, euskal kantu zaharrak nahiz dantza herrikoiak soinu eta erritmo berriekin uztartzen dituena. Hala Dzipo Euskal Musika Eskolan jaioak, Euskal Herria girotu eta dantzan jartzeko asmotan bildu gara, gure kultura eta tradizioa auzo eta herrietako plazetan bizirik egon dadin.

Erromeriara hurbiltzen diren pertsonek zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute, baita publikoaren artean egongo den dantzari baten laguntzaz, dantza errazak ikasteko ere. Euskal Herriko sustraietan oinarriturik dauden dantza tradizionalak, taldeak asmatutako koreografiak eta beste herrialde batzuetatik ekarritako dantzak nahasturik, dinamizatzaileak proposatutakoa dantzatzeko edota ikusleek euren kabuz dantzatzeko aukera izango dute.

Hurrengo kontzertuak

Cookie-ak erabiltzen ditugu, baina datu pertsonalak ez ditugu gordetzen [informazio gehiago] ACEPTAR

Aviso de cookies