Asla taldea Oier Aslak (kitarra eta ahotsa) 2016an Etxebarrin (Bizkaia) sortutako proiektua da. 2001 eta 2004 urteen artean Maldan pop-rock taldean aritu ostean eta urte askoren isilunearen ondoren, 2013an tabernetan bertsioak abesten hasi zen eta gaur egun Asla taldeaz aparte Parte Hartzeko Kontzertuak ere eskaintzen ibiltzen da.

Oierrek bere abesti propioekin 2016aren bukaeran bakarka eman zuen lehenengo kontzertua baina berehala Gurutze Etxebarria gehitu zitzaion ahotsetan, gaur egun duten formazioa osatuz. Jazz, gypsy jazz eta bossa nova mundutik dator Gurutze, eta Marcel Manouche eta Hirukia taldeetan aritu ostean gaur egun Gurutze’s Manouches gypsy jazz taldean ere dihardu.

Bikote akustiko honek sentimenduz eta energiaz beteriko abestiak eskaintzen ditu bere zuzenekoetan, sentitzen dutena kantatuz eta kantatzen dutena sentituz.

Etorkizunean banda formazioa osatzeko asmoarekin ari diren bi musikari hauek 2019ko urtarrilean kaleratu zuten beraien lehenengo maketa. Bertan formatu akustikoan grabatutako bost abesti aurki daitezke eta taldearen nondik norakoak zeintzuk izango diren erakusten duen banda formatuan grabatutako beste abesti bat ere, zeinekin bideoklip bat ere egin zuten.

Bideoa

Hurrengo kontzertuak

Diskografia

Sare sozialak