Taulapetik eta Taulagainetik proiektua aurkeztu genuen 2017ko martxoan, Taupaka Elkartea osatzen dugun sortzaileon lanak ikustarazteko asmoarekin. Taulapetik atalean, elkartearen parte garen sortzaileon lanak eta bilakaera azaldu nahi ditugu, bizi izan ditugun esperientzia eta bizipen guztiak barnebilduz. Taulagainetik atala, aldiz, kultura askeadun zuzeneko ekitaldi moduan aurkeztu dugu.

Norzzone jauna & Fani, abeslariak (Donostialdea) eta Nasty Bilbaoko Hawa ta Maisha produktoreak (Barakaldo), Nizuri Tazuneri proiektu berria aurkeztu ziguten, maitekiro sortu zen idei bat egia bihurtuz.

“Nizuri Tazuneri” basakeri gramatikala (nik zuri eta zuk neri), hitz joko estrategiko bat da. Euskerak rapan barrun beti jasaten zuen esaldi berdina: “el rap en euskera suena a chino” ta honi Norzzone ta Fani erantzuten zuten: “a chino no, el nuestro suena a japo (japoniera)”, eta horrela hasi zuten euskera ta japonierazko arteko hitz jolasak.