Nizuri Tazuneri: Rap eskenan euskara aldarrikatzen

2014. urtean, Norzzone ta Faniren eskutik (Donostialdea) jaiota, “Nizuri Tazuneri” trap&roll musika taldea jaio zen. Halere, luzea da Nizuri Tazuneri taldearen jatorria.

Alde batetik, Norzzonek Bartzelonan hasi zen rapa idazten XXgarren mendeko azkenengo taupadekin jolasean. Bartzelonan hiru urte bizi ta gero, bueltau bezain pronto bere lehenengo abestiak grabatu zitun, gazteleraz. Euskerak rapan barrun jasaten zuen mespretxu ta hutsune lazgarria ikusita, gipuzkoako inguruan bereziki, Norzzonek hasi zen euskeraz (bere amahizkuntza) idazten, alde batetik bihotzak eskatzen ziolako ta beste aldetik raparen mundu harroputzean euskararekiko errespetoa ezartzeko. Horrela plazaratu zuen bere lehenengo maketa “Bizirik” (2012 kelainoa) ta horri jarraiki bere lehengo diskoa “Amairu dok” (2014 Nastybilbao) eta hiru abestiko E.P. bat “Good Vibes” (2015 Molotoff irratia).FullSizeRender (11)

Beste aldetik, Fani, Donostiako rap eszenaren gazte beterana dugu. Talentua lantzen ta aktibista ezberdinekin kontzertuak emanez, urte nahiko pasa ta gero, Nizuri Tazuneri taldea sortzen du Norzzonerekin bat eginez helburu argi batekin; Euskeraren indar ta abangoardiako musikaren boteretsuaren eskutik, elkar ulertze formula edota sinergiak bila, aurkitu ta sustatzeko.

“Nizuri Tazuneri” basakeri gramatikala (nik zuri eta zuk neri), hitz joko estrategiko bat da. Euskerak rapan barrun beti jasaten zuen esaldi berdina: “el rap en euskera suena a chino” ta honi Norzzone ta Fani erantzuten zuten: “a chino no, el nuestro suena a japo (japoniera)”, eta horrela hasi zuten euskera ta japonierazko arteko hitz jolasak. “Japanesence” (2014 Nastybilbao) bere lehenengo maketaren abestietako izen guztiak Japonierazko kutsua daukate.

Kriminesku (Orereta, rap&trap ekoizlea eta taldearen laguna) proiektuarekin bat egiten du eta taldearen DJa bihurtzen da. Horrela, Euskal Herrian zehar nahiko kontzertu eman ondoren, kreatibitatearen itsasoan murgiltzen dira bere lehenengo diskoa aurkezteko; “Musika ala Hil”.