Mushkum musika taldeak “Basamortuan” bideoklipa aurkezten du gaur, apirilaren 24ean taldeak aurkeztuko duen bere lan berriaren “Nire totem animalia” aurrerapen moduan.

Mushkum musika taldea 2016.urtean jaiotzen da, Luis Vil-en estudioetan, Juncal Altzugarairen ahotsari soinuak jartzeko helburuarekin, linea melodiko konplexuagoa sortuz. Proiektu honi, pianoari protagonismoa emateko Josean Valle, Luisek bere bidai musikalean alboan izan duen pertsona, eta Amaya Monleón, dantza mundutik datorrena eta perkusioari soinua jartzeko ardura hartu duen pertsona batzen zaizkie. Mushkum nortasun propioa duen formazioa da, musika eta artearen interpretazioaren bidez sortzen dena, oinarrizko esentzia taldea sekuentzia musikala eta interpretatiboa izan dezan.

Mushkum taldeak apirilaren 24ean aurkeztuko duen lanak soinu eta irudi aldaketa bat dakar, lan berrian nabarmendu daitekeen moduan, taldeak ikerketak burutu izan ditu soinu berriak gehitzeko asmoz. Hari musikalaren barruan, Tom Waits, Cohen eta aurreko lanean nabarmentzen ziren soinuak agerrarazi daitezke, baina, lan berri honetan, soinu elektriko eta perkusio obsesiboak gehitzen dira, soinu alterazioak aurkituz lan berri hau abentura berezi bat bihurtzen du.

Luis Vilek, Mushkum taldearen partaidea, “Basamortuan” bideoklipa ekoiztu, zuzendu eta editatu du. Bideoklipa, martxoaren 3an grabatu zen “Sorgin aroan”, Logroñoko probintzian kokatutako Alcandre herriaren kanpoaldean dagoen zonalde desertikoan. Leku hau, ezaguna da bere historio esoteriko eta bere antzinako mitoengatik.

Bideoaren espozizioan, taldeak, norbanako bakoitzak, desertu metaforiko batera ihes egiten duenean “Ni” primitibo edo jatorrizkoa ezagutzeko, bidean aurki daitezkeen limiten ezagupena transmititu nahi izan du. Bideokliparen irudiek eta kontakizuna abestiaren soinua laguntzea dute helburu, soinu zeremoniatsu, tribala eta hipnotikoa; horregatik, taldeak, era berean, bere animali totem bilaren estetika hartzen du.