Mr. Pongo Band taldearen abestiek egin ohi duten moduan, estilo ezberdinak uztartzen dira abestian zehar. Ska eta Rapa nahastuz eta scratchei esker Hip-Hop toke bat emanaz, Zizpak horrenbeste urteetan zehar izandako oztopo eta aurrera eramandako ekimenez hitz egiten du letrak.

Alde batetik, errepresioa oztopo arazo askori aurre egin behar izan diela adierazten dute hitzek, abestiak dioen bezala oztopoen gainetik duintasunez borrokatu badute ere. Eta bestetik, egindako lanak eta burututako ekintzak asko izan dira iradoki, Galdakaoko jaietan antolatutako ekimenak edota dispertsio politikoa deuseztatzeko eta presoen alde egindako aldarrikapenak besteak beste.

Abestia egiteaz aparte baina, umorez betetako bideoklip bat grabatu dute. Kotxe baten barruan, abestiaren sortzaileak naiz konpartsa kideak agertzen dira dantzan eta abesten, mozorro bat edo beste falta gabe gainera. Lan eta gogoz betetako 20 urteak ospatzeko modu ezin hobea, bai gero.