Josu Bergara kantautoreak (1979an, Ean jaioa, Bizkaian) ibilbide oparoa izan du musika munduan. Txikitatik biolontxelo ikasketak hasi eta hamazortzi urterekin gitarra hartu zuenetik abestiak konposatzen ibili da. 2015eko azaroan bere laugarren diskoa argitaratu du “Kanta Txikien Indarra” (Taupaka elkartea, 2015) Bilboko Kafe Antzokian zuzenean grabatutako lana.

Euskal kantautoreen ohiko musikaz haratago, Bergararen doinuetan Damien Rice, Glen Hansard, Ben Howard edo Jose Gonzalez moduko musikarien estiloa antzematen da. Laguntzen dioten musikariekin batera, zuzeneko akustikoan atmosfera berezia sortzen dute, kantauri itsasaldeko kresalaz bustitako olerkiak, poesiaren olatu erraldoia bilakatuz.

Eskainiko dituzten lehen kontzertuak:
Maiatzaren 25ean Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean
Ekainaren 24ean Eako frontoian
Uztailaren 13an Torrent (País Valencià)
Uztailaren 15ean Torreblanca (País Valencià)

Argazkiaren egileak: Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar