Zeberioko Zazkel taldeak “Estatu Kolpea” izeneko bideoklipa argitaratu berri du. Afera ustela eta ZTD kanten hitzetan jorratutako bideari eutsiz, irmotasun handiagoarekin dator seikotea. Gaur aurkezten duten aurrerapen kantu honetan, taldearen lan berriak ekarriko dituen berezitasunak antzeman daitezke.

Zazkel taldea 2012.urtean sortutako pop-rock taldea da. 80.hamarkadako talde euskaldun eta atzerritarren erritmoetan oinarrituta, sortzaile taldeak euskal pop rock erradikala sortu du gitarra, bateria, baxua, sintetizadorea eta ahotsaren bitartez euskal musikari ekarpen berri bat eskeiniz. Pop musika zein Disco edo Afrobeat musika estiloak dituzte eragin besteak beste, eta aniztasun horretan oinarritzen dira haien konposizioak egiterako momentuan.

Taldeak 2015.urtean atera zuen bere lehenengo kanten maketa eta 2016.urtean, Kaki Arkarazoren gidaritzapean, Garate Estudioetan grabatu zuen taldeak bere lehenengo diskoa.

Sortzaile talde honek gaur argitaratu duen “Estatu kolpea” aurrerapen kantan,

The Clashen Magnificent Seven abestiaren funky erritmo gordinak eta Negu Gorriaken bateria sampleatuen erreferentzia argiak entzun daitezke.

Abesti berri honetan, seikoteak Gorpuzkingz taldeko partaideen laguntzarekin, euskal kulturaren mugarriak zalantzan jartzen dituzte aro berri bat iragarriz. GPKren kolaborazio bikainak ukitu oldarkorrago bat ematen dio Zazkelen jarrera irmoari.

Bideoklipari dagokionez, Hodei Torresek eta Oskar Gutierrezek zuzendu dute eta soinu teknikari lanetan Mikel Reparaz aritu da. Estilismoaren ardura, berriz, Betitxe Saituak izan du.

Gaur aurkeztutako kanta taldearen disko berriaren aurrerapen kanta da, beraz, udazken aldera etor daitekeenaren zain egongo gara.