Hamaika urteko proiektua egin ostean eta bi lan argitaratu ostean, taldeak bere ibilbideari amaiera ematea erabaki du. Gaur bere azken lanean agertzen den “Elefante Txuria” abestiaren bideoklipa argitaratu du taldeak.

Nerbioi ibaiaren ertzetik, musikaren bitartez, sistemak inposatutako maskarak kentzeko ahaleginetan elkartutako bost lagun osatzen dute Zein da Zein? taldea. 2009.urtean sortutako taldeak bi disko fisiko argitaratu izan ditu: “ZeinDaZeIN?” (Taupaka Elkartea, 2009) eta “Elefante Txuria” (Taupaka Elkartea, 2016). Disketan eta baita zuzenekoetan erakutsi duten moduan erritmo astunak, rap, rock eta metalaren ildotik jorratutako kantuak izan dira sortzaile talde honen esentzia.

Hamaika urteko ibilbidea garatu ostean, taldea desegitea erabaki dute ZeinDaZein?eko kideek, aurreko astean “Agur bira” iragarri zuen taldeak eta gaur, bere azken lanari izena ematen dion “Elefante Txuria” abestiaren bideoklipa argitaratu du taldeak, bidean izan eta topatu dituzten pertsona guztiei emandako babesa eskertuz.

Hau da taldeak bidali duen oharra:

Eskerrik asko…

Bidai luze honetan lagundu diguzuen guztiei.
Taldearen hazia landatu zuten Berg, Tolo, Igon eta Txibineri.

MusikHerria eta Taupakako lagun guztiei, Beñateri, Ugaoko lokaletako taldeei, Xanpe eta Iñakiri, Ugao eta Basauriko gure lagunei, gurekin kolaboratu duten musikariei, jotzeko leku bat egin diguten taberna, txosna eta gaztetxeei, afari goxoak prestatu dizkiguten sukaldariei, bidean topatu ditugun musika taldeei, soinu eta argi teknikariei, rock, metal eta rap zale guztiei… eta urte guzti hauetan gure ondoan egon diren senide, bikote eta lagun guztiei!

Dj Kanaky, Ciro, Alberto, Igor eta Gorka

Gogoratzea larunbat honetan, ugaoko Dorretxea Herriko Tabernan taldeak eskeiniko duela bere azken kontzertua