Klikatu irudian diskoaren fitxara joateko eta deskargatzeko!

4 abestiz osatutako maxi berria aurkezten du Gatom sortzaileak, reggae doinuetan oinarritutako abestiak, kolektibotasuna bultzatu eta jendarte eraldaketa sustatzen duelarik.

Gatomek, Bermeoko sortzaile gaztea, 2010.urtean sarbidea izan zuen musika munduan, bere lehenengo maketa aurkeztuz. Handik aurrera, hainbat lan argitaratu ditu euskeraz eta gaztelaniaz.

“Esnea hil gazta tiro pun” eta “Kostako Vibes” diskoak argitaratu izan ditu 2015 eta 2016 urteetan. 2018.urte hasieran, “Kostako Vibes – Binomio” lana argitaratu zuen, estilo aldaketa eginez eta rap eta reggae doinuetan murgilduz.  Lan hau, abeslariak 2016. urte bukaeran aurkeztu zuen “Kostako Vibes” lanaren bigarren atala edo “b” aldea izan da, jendartean islatzen den binomio edo dualitateari erreferentzia eginez. 2018ko bukaeran “Bueltan gatoz” diskoa aurkeztu zuen sortzaileak. Urte bat geroago, 2019ko urrian, “Euskalskillz” lana argitaratu zuen, euskaki + skills (habilezi) hitzekin osatutako hitz jokoa erabili zuen diskaren izena jartzeko eta jamaikar soinuekin jolaztuz, dancehall eta reggae erritmoak nabarmenduz.

Konfinamendu garaian sortzailea ez zen geldirik izan eta “Konfitamientue” albuma kaleratu zuen. Gaurkoan, berriro ere, sortutako maxi berria aurkezten digu sortzaileak “Bass Country”, reggae doinuetan oinarrituta eta gaur egun gozatzeko premia eta beharrizana bultzatzen dutelarik bertan bildutako 4 abestiek. Maxi honetan Gaomek kolektibotasunean oinarritutako ideiak bultzatzen ditu, familia, musika, lagunak, … oinarritzat hartu eta jendartea eraldaketa bultzatuz.