Disko berezia dugu Sirokaren laugarren disko fisikoa. Taldearen bi formazio ezberdin biltzen ditu, hiru estudio ezberdinetan grabatua izan da bi teknikari ezberdinekin eta gainera, 2014ko irailetik 2016ko maiatzera doan tarte luzean konposatua eta grabatua izan da.

Disko honen hasiera “Malutak” proiektuan du jatorria. Garai horretan taldeak disko fisikorik ez publikatzea erabakitzen du eta kanta berriak malutak lez erortzen uzten ditu sarean bideoklip formatuan. Gara horretan Pagaza eta Pepo dira taldeko partaide Maria eta Gorkarekin batera. Kaki Arkarazorekin grabatzen dituzte Malutak Andoaingo Garate Estudioetan. Azala, Desoreka, Askapenaren epaiketa dela eta konposatutako “Su txikien itsasoa” eta taldearen urteurrena dela eta grabatzen duten maluta berezi bat: Bihotzetatik zintzilik kantu ezagunaren bertsio akustikoa.

Peporen aitatasunak eta Pagazaren atzerriratzeak lan bila taldean aldaketa berriak dakartza taldean, Ciro baxujole eta Asier gitarjolea sartzen direlarik, kantu berrian konposatzeari hasiera emanez.

Lau kantu berri grabatzera sartzen dira Urdulizeko Tio Pete estudioan, oraingo honetan Unai Mimenzaren eskutik: Ura, Burujabe, Eskuak eta Bideak eta Esperoan kantuak grabatzen dituzte apirilaren bukaeran.

Pepo eta Pagazarekin grabatutako lau malutak eta Asier eta Cirorekin grabatutako lau kanta berriak disko batean biltzea erabakitzen dute. Maluten urtzearekin eratutako URA da disko berriaren izena. Gainera taldeak David Nanclares ekoizlearekin batera grabatutako “Lasterbidean” lasterketaren erremixa oparitzen digu.

Abesti-zerrenda:

01 Eskuak eta bideak
02 Burujabe
03 Ura
04 Esperoan
05 Azala
06 Desoreka
07 Bihotzetatik zintzilik (akustikoa)
08 Su txikien itsasoa (Askapena)
08 Lasterbidean Remix

deskargatu
Spotify
Itunes