Suaia eta Lahaineren Herrima diskoa sei abestiz osatutako lana duzue, non rap eta reggae ardatz diren arren, beste estiloak entzuteko parada izango duzuen, hala nola jungle, gitarra rockeroak eta beste hainbat keinu.

Hitzekin helarazten den mezua argia eta garbia da, proiektu honetan ez dago ezer eskutuan, herriak bizi izan duen eta bizi duen egoeraren aurrean, ezinbestekoa egiten zaigu gure hitzak armak bilakatzea.

Musika ekoizpenaren pisu gehiena Askapen Sound Sistemak eraman du, baina badira ere Hawa (“Justizia poetikoa”) eta David Nanclaresen (“Riots”) programazioak eta Iñigo Gámiz (“Bizimoduak”, “Adoktrinatuak”) eta David Nanclaresen (“Grebalariak aske!”) gitarrak. Grabazioa Askapen Sound Sistemak Laga estudioan burutu du eta nahasketa eta masterizazioa Ibon Larruzeak Euridia estudioan.

Abesti-zerrenda:

01 Oihanetik
02 Adoktrinatuak
03 Justizia poetikoa
04 Riots
05 Bizimoduak
06 Grebalariak aske!

deskargatu
Spotify
Itunes