Bi urte pasa dira Suaia eta Ama Rebel taldeak “Raggamuffin Kamarada” lana aurkeztu zuenetik. Bi urte hauetan, sortzaile talde honek buru belarri ibili da lan honen aurkezpenean eta Hatortxu Rock bezalako eszenatokietara edota Txapel Reggae edo Legoreggae bezalako jaialdietara eraman ditu aurkezpenak, Euskal Herriko reggae talde erreferentziala bihurtuz.

Hau ospatzeko, Suaia eta Ama Rebel taldeak lan hau osatzen duten abestiei bizi berria eman nahi izan dio eta horretarako, erremixen biniloa aurkezten du, bere testuinguruan barnebiltzen diren ekoizle ospetsuetaz inguratuz.

Raggamuffin Kamarada – Erremixak lanerako, 6 erremixez eta 2 dub bertsioaz osatuta dagoena, Carlos Thunder, Thunder Clap sound system euskaldunaren ekoizle eta hautatzailea; Rlantz, Ziztada & Rlantz taldearen ekoizlea eta Aiaraldeko Soinu Sistemaren partaidea, Chalart58 ekoizle katalana, Radio Bemba edo Kinky Beat bezalako taldeen parte izan dena; Antxon Sagardui, Crudo Bilbaoren zigiluaren sortzailea; Kalen, Bartzelonan bizi den euskal ekoizlea eta Tejeren, taldearen gitarrista eta Cherry Boppers taldearen partaidea, laguntza jaso du taldeak.

Lan hau, Kalen bertsioaren drum&bassetik Tejeren stepper-punk-era ibiltzen dena, Ibon Larruzeak masterizatu du Bilbon kokatutako Euridia estudioan eta soilik binilo formatuan aurki dezakegu.

deskargatu