“Nazkagarrien aurka” izenarekin, Tommy Gun boskote santurtziarrak bere lehen LPa argitaratu berri du. Hamabi abestiz osatutako “DIY” lana aurkezten da, zeinean soinu melodiko eta zarata bortitzen arteko kontraste eta aniztasuna da nagusi. Beti ere, eta, ahaztu gabe, punkrocka xede.

Konpromisoz, amorruz eta maitasunez idatzitako kantak plazaratzen dira, egungo gazteen arazoez, eszena alternatiboaren egoeraz eta langile klasearen zapalkuntzari buruz, besteak-beste, doazenak. Eta, noski, taldea izugarri markatu duen “Trainspotting” filmari buruzko aipamenak ere entzungai izango dira. Egun (zoritxarrez), Ezkerraldean euskaraz entzun daiteken diskorik bakarrenetarikoa.

Abesti-zerrenda:

01 Begbie, Frank
02 Zu gabe
03 Errugabeak
04 Gure bizitza
05 Laurogehiak
06 Punkrock neska
07 Zikinak
08 Lotsaizuna
09 Bakartia
10 Fuck you
11 Odola, izerdia, malkoak
12 Oroimenen indarra

deskargatu