“KSMS” lan berria, 5 abestirekin osatu den EP labur bat da. Musika estiloari eta ahotsari dagokionez, guztiz desberdina dela ziurtatzen dute; Lo-fi, Reggae eta R&B genero musikalekin lotura du, baseak eta ahotsak aurreko lanei konparatuz askoz ere melodikoagoak dira “rap” kutsua kenduta, eta letra pertsonalagoak jorratu dituzte oraingoan.

“KSMS” (kosmos) du izena albumak, abestiek, bai musikak eta baita ere letrek, kutsu “espaziala” duela aintzakotzat hartzen dutelako, hau da, erritmo lasaiak eta utopikoak diren letrak munduko errealitatetik kanpo eraman dezakelako entzulea. Beraz, kanpo espazioarekin du lotura lan honek, entzun bitartean hausnarketarako tokia eraikitzen baita, bake sentimendu eta sentsazio lasaia transmititzen da eta horren ondorioz, mundu barneko estresa gogorarazi ordez, unibertsoaren lasaitasuna, iluntasuna eta handitasuna gogorarazten du.

Erreferentzia anitz izan dituzte lan honetan, batez ere R&B eta Vapor Dub musika estiloarekin zerikusia dituzten artistak (Biga Ranx, Damé eta Jorja Smith esate baterako). Letretan, musikak transmititzeko duen indarrari eman diete garrantzia, utopian edo ametsetan sarturik, burutik irten diren ideiek ere abestien zati handi bat hartzen dute.

Beraz, lan honekin, entzuleak harritzera joko dute, proposamen berri eta moderno bat mahai gainean jarriz, estilo erlaxagarri baten bidez publikoaren hausnarketa pertsonalak sustatu dituzten musika eskainiz. EP-a bideoklip formatuan ere kaleratu da, 5 abesti hauen jarraipen oso bat izanik, hau da, bideoklipa, 5 abestien lotura da, bideo bakar baten bidez, istorio honetan sartzeko aukera emanez entzule orori.

LASTER DESKARGATZEKO AUKERA!