Project Description

Gelditu Da Denbora Kasernak 2021ean aurkezten duen bere lehen erreferentzia da. Azken urteetan kanta berriak sortzen ibili ondoren, 2020 urte amaieran diska grabatu eta orain bizkaitar hauen proiektu eta lan berria aurkezteko unea heldu da.

Ohiko rock formazioarekin batera (bateria, gitarra ta baxua), saxoaren melodiak, DJ skratxak, sintetizadoreak eta ahots rapeatu zein melodikoak nahasten dira Gelditu Da Denbora lanean. Rock eta hip hopa oinarri hartuta, estilo desberdinak agertzen dira kantuetan, reggae, funk edo elektronikaren pintzelada batzuk, esaterako. Testuetan gai desberdinak jorratzen dira taldekideen kezka eta sentipenak adieraziz; batzutan gai politiko eta sozialen gaineko salaketa eta aldarrikapenak eginez, eta bestetan, bizipoza ematen dieten esperientziak goraipatuz. Nagusiki euskaraz eta gazteleraz abestu arren, testuetan alemana eta inglesezko lerroak ere topatuko dituzue, kolore eta ñabardura asko dituen lan baten aurrean gauden seinale.

Zortzi kantuz osatzen da albuma, Fruizeko Gaua Estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutakoa 2020ko abendua eta 2021eko otsaila bitartean. Aitor Abio ekoizle lanetan eta berarekin batera, Asier Zubelzu, Iker Aginaga eta Guille Peña estudioko grabazio eta masteriazioaz arduratu dira. Diskaren diseinua Mirene Gonzálezen esku egon da eta diskarekin batera argitaratutakodiren bideo musikalak Kostako Vibes / Tiro Pun Ekoizpenak lagunekin egin dute. Emaitza borobil hau talde honen lan handiaren ondorioa izan da.

Proposamen desberdina da, oso landua detaile guztietan, konposizio unetik hasita, grabaketa eta nahasketatik pasatu eta emaitza aurkezteko momenturaino.

deskargatu